Inoiz ikusi al duzue hontzik? Animalia liluragarriak dira benetan eta sekretu asko dituzte; esaterako, gauez ikusteko gai dira, hegan egiten dutenean isiltasun osoz egiten dute… eta buruari ia buelta osoa emateko gai dira!! Bai, bai, burua 270º biratzeko gai dira! ikusi bideoa! Harrigarria eta beharbada beldurgarria, ezta? Baina, zergatik dute burua horrenbeste biratzeko … [Read more...]
Basamortuan arrantzan?
Brasileko kostaldean ekosistema bitxi eta liluragarri bat dago, Lençóis Maranhenses! 40 metroko dunak dituen leku berezi bat da, eta bertan urtero, dunen artean milaka eta milaka urmael sortzen dira euri garaien ostean, baina nola liteke hori? Hareak ez al du bada xurgatzen ura? Egilea: George Steinmetz / National Geographic Denok dakigu ura botaz gero … [Read more...]
Txantxikua aitarik onena!
Txantxikua oso apo bitxia da. Txiki-txikia izateaz gain, udaberrian 40-150 arrautza garraia ditzake bere gainean haiek uneoro babesteko. Eta badirudi arra dela funtzio horren arduraduna! Iturria: elbibliote.com Apo emeek apo arrak egiten duten doinuaren arabera aukeratzen dituzte, eta gehienek ahots sakona dutenak nahi dituzte. Behin ernaldutakoan, emeek arrautzak jartzen … [Read more...]
Zerua urdina ala kolorez betea?
Guk gehienetan zerua urdina ikusten dugu, baina eta ez bada urdina? Bai, bai, zerua gas gardenez osatuta dago, eta ondorioz, zeruak berez ez du inongo kolorerik. Baina orduan, nolatan ikusten dugu zerua urdina? Gure argia eguzki izpietatik dator eta izatez argi hori zuria da, baina atmosfera zeharkatzean kolore zuria osatzen duten hainbat kolore azaltzen dira, zehazki … [Read more...]












