• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntza (0-6)

Haurraren garapenean lehen urteak oso  garrantzitsuak dira, pertsonaren garapenerako eta zoriontasunerako oinarriak adin tarte honetan finkatzen direlako. Hori dela eta Floreaga ikastetxean, Konfidantzaren Pedagogian oinarritzen gara kalitatezko heziketa eskaintzeko.

Konfiantzaren pedagogiak garatzeko eta ZORIONTSU izateko behar duen guztiaz hornitutako gizaki moduan ikusten du pertsona. Hezitzailearen eta inguruaren eginkizuna konfiantza ematea da, bere buruaz fio dadin eta ondorioz, modu ezin hobean garatzeko aukera izan dezan.

Haurrak era autonomoan garatzeko gaitasuna du. Sen edo gaitasun hauek ez dira ikasten, izatez ditugu. Haurraren gaitasun hauetan sinestuz, hauek abiapuntutzat hartuz eta  konfidantzazko eta begirunezko inguruneak eskainiz, haur bakoitzaren garapena osoa izatea bultzatzen dugu, beti ere, umearen erritmo biologiko, kognitibo eta emozionala kontuan izanik.

 Adin ezberdinetako haurren arteko hartu-emana bultzatzen dugu, ikasleen arteko elkarrekintza eta ikaskuntza, aberasgarria ezezik, eraginkorra ere badelako beraien garapenean. Ikasle zaharrenei txikiagoak zaintzeko, eredu izateko, laguntzeko eta gauzak egiten irakasteko gogoa pizten zaie. Txikienei berriz, beraien ikas prozesurako gurea bezain lagungarria den laguntza ematen diete hartu-eman hauek.

Espazioak eta espazioaren antolaketak berebiziko garrantzia du, nola ikasleen ikasprozesuan hala bertan elkartzen direnen arteko harremanen eta ongizatean. Horregatik, Floreaga ikastetxean, haurraren garapenari egokitutako espazio irekiak ditugu.

Familia eta ikastetxearen arteko harremana estua izateari garrantzi handia ematen diogu, gure ikasleak eta heuren familiak konfidantza-giroan senti daitezen.

Haur hezkuntzako lehen zikloan (0-3) ordutegi malgua eskaintzen dugu, haurraren zein familien beharrak eta erritmoak errespetatu ahal izateko. Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 17:00etara dago irekita.

Etapa honetan espazio guztiak haurrak etxean bezala sentitzeko antolatuta daude. Gune desberdinak (jangela, altuera desberdineko jolasteko guneak, atseden gunea, biltzeko guneak…) irekia den espazio amankomunean aurkitzen dira.

 Haur hezkuntzako bigarren zikloan (3-6) ordutegia honakoa da:

Goizez 9:00-12:30

Arratsaldez 15:00-17:00

Familiei laguntzeko asmoz, ziklo honetan, harrera zerbitzua (7:30/9:00) eta jangela zerbitzua (12:30/15:00) eskaintzen dira.

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-04-14 DBH 4 NavBioTec_018
  • 2026-04-14 DBH 4 NavBioTec_017
  • 2026-04-14 DBH 4 NavBioTec_016
  • 2026-04-14 DBH 4 NavBioTec_015
  • 2026-04-14 DBH 4 NavBioTec_012
  • 2026-04-14 DBH 4 NavBioTec_013
  • 2026-04-14 DBH 4 NavBioTec_014
  • 2026-04-14 DBH 4 NavBioTec_011
  • 2026-04-14 DBH 4 NavBioTec_010

Datorrena

Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Mai
29
ol.
9:00 am HH Ibilaldia: Orio
HH Ibilaldia: Orio
Mai 29 @ 9:00 am – 5:00 pm
 
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT