Gure Xedea:
Gizarte-ekimeneko eta itunpeko Salestar Komunitate Hezitzaile bat gara. Gure inguruko familia guztiei zabaltzen diegu hezkuntza zerbitzua honako helburuarekin: ikasleei heziketa integrala eskaini, kristau baloreetan eta On Boscoren hezkuntza sisteman oinarrituz.
Gure Ikuskera:
Floreaga Ikastetxeak, Komunitate Hezitzailea osatzen dugun guztion partaidetza, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza ahalbidetuz, kalitatezko eskolatzat hartua izatea nahi du, heziketa integrala, anitza, euskalduna eta salestarra eskaini, Azkoitia eta inguruan gizarteratua egon, jasangarritasuna zaindu eta pertsona guztiak era egokian onartzeagatik.
Gure Baloreak
-
ERRESPETUA: Komunitate Hezitzaile osatzen dugun guztion portaerarako araua.
-
ERANTZUKIZUNA: Eskolako irakasle eta langileen ardura eta profesionaltasuna.
-
KONPROMISOA: Arreta berezia gehien behar duten ikasle eta familiei.
-
NORBERAREN KOHERENTZIA: Komunitate Hezitzaileko partaide guztiona.
-
KRISTAU IKUSPEGIA munduari, gizarteari eta pertsonari buruz.
-
LANKIDETZA eta PARTAIDETZA Komunitate Hezitzailea osatzen dugun talde desberdinen artean.
-
BERDINTASUNA, pertsona guztien eskubide eta aukera.
-
GERTUTASUNA eta FAMILIA GIROA oinarri dituena.