• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

ESTILOAREN EZAUGARRIAK

Gure heziketa estiloaren ezaugarriak hauek dira:

San Jose de Floreaga Ikastetxe katolikoa da, Salesko San Frantziskoren Don Bosco_01Elkarteak (Salestarrek) zuzendua. Bertan garapen pertsonalaren jarraipena errespetatuz, Jesukristo ezagutu eta maitatzeko aukera eskaintzen da.

Azkoitiko herriaren zerbitzura dago. Eskola herrikoia da, herriaren historian eta bizitzan duen eraginarengatik, sortzen duen hezkuntza giroagatik, eta familia eta gazte behartsuenei lehentasuna ematen dielako.

Eskolaren helburu nagusia ikasle bakoitzaren garapen osoa da, bizitzaren eta kulturaren ikuspegi kristauaren arabera, San Joan Boscoren heziketa sistemari jarraituz.

Helburu nagusi hori lortzeko ikastetxean parte hartzen duten guztien batasuna beharrezkoa da. Horretarako ikastetxe hau Komunitate Hezitzailea da.

Azk 04

Ikastetxe hitzartua edo itunpekoa da: hezkuntza-itunaren bitartez, eta legean jasotzen denez, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailak diru publikoaz mantentzen ditu.

Ikastetxearen antolakuntza eta funtzionamendua Barne Araudi baten bitartez bideratzen dira. Araudi hori Eskola Kontseiluak 1999ko azaroaren 2an onartu zuen.

Denbora osoko eskola da, ikasketak eta lana, arte, aisialdia, kultur, erlijio, gizarte… mailako beste zenbait ekintzekin txandakatzen dituena.

Eskola aske eta irekia da; familia eta Elizaren eskubideak defendatzen ditu eta askatasun oso bateranzko bide berri bati eki­teko prest dauden guztiei harrera egiten die.

Zilarrezko Qa

EKKS, Erabateko Kalitatezko Kudeaketa Sistema ereduaren arabera antolaturik dago.

Euskarazko hezkuntza eskaintzen dugu. “D” ereduko ikastetxea gara.  Hizkuntza Normalkuntza Proiektua garatzen dugu,  arlo guztietan euskararen presentzia ziurtatu eta erabilera pausoz pauso indartuz.

2019-2021 ikasturterarte,  Eskolako Agenda 21 deitu dioguna, hots ingurumen hezkuntzako plana, Eskolako Agenda 2030 izango da aurrerantzean. Nazioarte mailako egitasmoa da eta denoi eragiten digu, salbuespenik gabe. Eskolako Agenda 2030 egitasmoak, zehazki, ikastetxe jasangarriak lortzea du helburu eta haiek hiri jasangarrietan kokatzea.

Floreaga Ikastetxeak 20 urte daramatza ikastetxe jasangarri izaten, gure hezkuntzako oinarrietako bat izanik, non gure ikasleek ingurugiroak merezi duen errespetua eta babesa ikastea, sentitzea eta bizitzea den gure helburua.

 

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-02-13 HH LH inauteriak112
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak111
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak108
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak110
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak104
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak100
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak097
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak095
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak094

Datorrena

Ots
16
al.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Ots 16 Egun osoa
 
Ots
17
ar.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Ots 17 Egun osoa
 
Ots
18
az.
Egun osoa DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Ots 18 Egun osoa
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Ots
25
az.
12:30 pm DBH 3-4: PSICO WOMAN
DBH 3-4: PSICO WOMAN
Ots 25 @ 12:30 pm – 2:30 pm
Otsailaren 25ean DBH3-4koek Psico Woman-en saioa izango dute aretoan
Mar
6
ol.
Egun osoa DBH: 2. ebal bukaera
DBH: 2. ebal bukaera
Mar 6 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa