HEZKUNTZA ETA KULTURA
Gazteen garapena eta heldutasuna ahalbidetzen ditugu beraien nortasunaren alderdi guztietan eta gizartera daitezen hezten ditugu.
Kultur baloreen eta gizartearen aldaketari dagozkion giza ekintzetan parte hartzeko baloreak indartzea lortu nahi duen giro bat sortzen dugu.
Gurea eremua erabat euskalduna izanik, D ereduko ikastetxea gara. Euskara da gure irakaskuntzarako eta eguneroko jardunerako hizkuntza.
NOLEGA Normalizazio egitasmoan parte hartu dugu 1998tik hona. Euskal Kultura lantzen dugu.
EBANJELIZATZEA ETA KATEKESIA
Gizakiaren erlijio alderdiaren garapena zaintzen dugu, fedearen hezkuntzari dagozkion ibilbideak eta kristau bizitzaren esperientziak eskainiz.
Gure hezkuntza jardunean justizia, bakea, elkartasuna, errespetua eta tolerantzia…. bezalako baloreei garrantzi berezia ematen diegu.
Erlijio Katolikoa irakasten dugu heziketa prozesuko maila guztietan.
Kristau ospakizunak eskaintzen ditugu une berezietan: Urteko liturgiako garai garrantzitsuak, ikastetxeko patroien festak, jai egun desberdinen ospakizunak,… Goizero otoitz une bat egiten dugu, “Egun onak” ematerakoan.
SOLIDARITATEA. ZERBITZURAKO HEZIKETA
Gazte bakoitzari bizitza besteenganako zerbitzu gisa ulertzen laguntzen diogu. Solidaritatearen baloreak proposatzen ditugu. Hirugarren munduko elkarte bati laguntzeko solidaritate proiektua aurrera eramaten dugu, “Jóvenes y Desarrollo –Gazteak eta Garapena” Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera. Inguruan ditugun solidaritate ereduak ezagutarazten saiatzen gara.
ELKARTEGINTZA:
Alai Batza, ADS taldeak, aisialdia
Bizikidetasuna ahalbidetzen eta indartzen dugu ikastetxeko talde lanetan, aisialdiko taldeetan… Elkarrizketa eta harremanaren baloreetan hezten saiatzen gara. “Alai Batza” Aisialdirako Elkartean eta A.D.S. taldeetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu.
Beste talde batzuekin izaten diren inspektoria mailako bileretan parte hartzen dugu, giza eta kristau baloreetan oinarritutako jarrera bultzatzen dugu, espiritu gazte eta alaiaz.
ADS taldeen helburuak:
Nork bere bizitza aurkitzea eta hari zentzua ematea.
– Elkarrizketaren eta besteengana irekia izatearen garrantzia aurkitzea taldean.
– Fede itinerarioan dauden maila edo etapan ilusioz partaideak izaten laguntzea ADS taldeetako kideei.
– Bizitza bere alderdi onetan oinarrituz esperimentatzea.
Otoitza eta fedearen ospakizuna
Ebanjelioak eskatzen duen egoeraren aldaketan konprometitzea
– Erantzukizunaren balioa azpimarratu gaztetxoen artean.
– Gai multzo bakoitzaren amaieran konpromisoak eskatzea edo iradokitzea.
– Taldeen eta mugimenduaren garapenean gaztetxoen ekimena landu.