Zer da EKKS-EFQM?
(Erabateko Kalitate Kudeaketa Sistema – European Foundation for Quality Management)
• EREDU BAT.
• DIAGNOSTIKO TRESNA BAT.
• ERREFERENTZIA BAT.
• ERAKUNDEAREN OSOKO IKUSPEGI BAT DA.
• ALDERATZEKO ETA NEURTZEKO BIDE BAT DA.
• PARTEKATZEKO BIDE BAT.
• IKASTE TRESNA BAT.
• “NOLA”-ren ORIENTAZIO BAT.
Bikaintasunaren printzipio eta oinarriak
1.- EMAITZETARA BIDERATUTA: bikaintasuna, erakundearen interes talde guztien asebetetasuna lortzeko emaitzetan datza
2.- BEZEROARENGANAKO JOERA: erakunde guztia bideratu behar da bezeroen beharren eta itxaropenen asebetetzea lortzera. Hauentzat balio erantsia sortzera.
3.- LIDERGOA ETA KOHERENTZIA: bikaintasuna besteentzako erreferente eta eredua den lidergoa gauzatzea da, erakunde guztian koherentea behar duelarik izan.
4.- PROZESU ETA EKINTZEN ARABERAKO KUDEAKETA: elkarmenpekotasuna eta erlazioa duten datu, sistema eta prozesuen arabera kudeatuz lortzen da bikaintasuna.
5.- PERTSONEN GARAPENA ETA INPLIKAZIOA: Lan taldeen ezarpena partaidetza lortzeko biderik egokienetariko bat da hauen potentziala jartzen delako jokoan.
6.- ETENGABEKO ERABERRITZE, IKASTE ETA HOBEKUNTZA : Aldaketa gauzatu, hobekuntzarako aukerak eta berrikuntza sortu ikastea aprobetxatuz.
7.- ALIANTZA EDO ITUNEN GARAPENA: bezero, gizarte, hornitzaile edo lehiakideekin aliantzak finkatzea bikaintasunera darama erakundea
8.- ENPRESAREN ERANTZUKIZUN SOZIALA: legezko markotik areago, gizartean dauden interes taldeei erantzun egoki bat emateko ahaleginak egitean datza bikaintasuna. Agerikoa eta gardena den konpromezua gaur egungo eta etorkizuneko gizartearekin.
Gehiago jakin nahi izanez gero:
Floreaga Ikastetxeak EFQM eredua aukeratu du bere Kudeaketa Sistema izateko.
2001ean bikaintasunaren bidea hartu genuen. Horretarako zein maila genuen eta non geunden aztertu, gure alderdi sendoak eta ahulak zein ziren ikusi, besteen eredu onengandik ikasi eta gure eguneroko lana egunero hobetuz ari gara jorratzen bide hau.
2006an Zilarrezko Qa lortu genuen.