Txantxikua oso apo bitxia da. Txiki-txikia izateaz gain, udaberrian 40-150 arrautza garraia ditzake bere gainean haiek uneoro babesteko. Eta badirudi arra dela funtzio horren arduraduna!
Iturria: elbibliote.com
Apo emeek apo arrak egiten duten doinuaren arabera aukeratzen dituzte, eta gehienek ahots sakona dutenak nahi dituzte. Behin ernaldutakoan, emeek arrautzak jartzen dituzte eta arrek arrautzak beren hankekin bizkarrean jartzen dituzte.
Arrak arrautzak soinean hilabetez edukiko ditu harik eta eklosionatu arte. Horretarako, laku bat aurkituko du, bertan sartuko da eta arrautzak atera arte itxarongo du. Azkenean, prozesua bukatu ondoren bere zulora bueltatuko da.
Egilea: Javier Fuentes. https://labur.eus/IMsbG
Jokabide horrek arrautzak babestea du helburu, baina horrek berak, arazo asko ere ekarri dakizkioke apo arrari. Adibidez, arrautza asko handiak direnez eta kolore deigarriak dituztenez gehiago ikusten dira, eta ondorioz, harrapakariak erakarriko ditu.
Bestalde, apo arrak bere elikagaia ehizatzen jarraitu behar du, baina horrenbeste arrautzekin, pisu gehiago duenez, oso zaila izango da zerbait ehizatzea.
Harrigarria, ezta? Ikusi bideo honetan nolakoak diren apo ttiki eta politt hauek!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
-
Gure faunari eta florari begira [Dobera euskara elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkartea (2021)]
-
Samuel Sanchez (2020ko martxoaren 20an). El sapo partero: padre del año. Misanimales. https://labur.eus/dCeVr
-
Hainbat egile (2010eko urtarrilaren 7an). Alytes Obstetricans. Wikipedia. https://labur.eus/Tra7q
-
Alberdi, A. (2011/11/21). Txantxikua arrunta (Alytes obstetricans). Euskalnatura https://labur.eus/FROTz
- Garcia Roa, R. (2022/01/11). La curiosa reproducción de los Sapos Parteros. National Geographic https://labur.eus/Z2cr7
Utzi erantzuna