Egun ederra Orion! Zeinen egun ederra igaro zuten gure txikiek Orion! Goiza hondartzan igaro genuen. Hondarrarekin jolasean eta irudimena martxan jarriz jolas batean zein bestean murgilduta ibili ziren etengabe. Arratsaldean, Txikin parkera joan ginen eta primeran pasatu zuten bertan ere. Txirristetan gora eta behera lagunekin batera barre eta algara ugari partekatu … [Read more...]
Kantu Jira VIII
Udaberri bete-betean eta maiatzeko eguzkia eta beroa lagun genituela, Kantu Jira VIII egin genuen herriko kaleetan. Jendetza bildu ginen eta guztiok elkarrekin gogotsu kantatu genituen euskal abestiak. Mokadutxo bat egin eta ahotsak berotu ondoren, kalerik kale ibili ginen. Geure eztarriak astindu genituen, Azkoitia eta azkoitiarrak alaitu nahian. Trikitilari eta panderojoleei … [Read more...]
Only Human
Yesterday, a great English theatre company came to Baztartxo to act for our Secondary School teens. The play was entertaining and fun, with a very English humour. Their jokes and acting style were amazingly funny and visual. The play involved volunteer children acting so some of our classmates had the chance to join their performance. The message of the play was also … [Read more...]
DBH 4 Madril
Maiatzaren 13an, asteazkenean, ilusioz abiatu ginen Madrilerako ikasbidaiara! Goizeko 7etan Floreagatik irten, bidean gosaldu eta 12:30 aldera “Palacio Real de La Granja”n ginen bisita gidatua egiteko prest. Bisitaren ondoren, bertan bazkaldu, eta bazkalostean Segoviara abiatu ginen. Segovian, alde zaharrean paseatu, akueduktu ikusgarria ikusi eta hiriaren edertasunaz … [Read more...]












