Inoiz ikusi al duzue hontzik? Animalia liluragarriak dira benetan eta sekretu asko dituzte; esaterako, gauez ikusteko gai dira, hegan egiten dutenean isiltasun osoz egiten dute… eta buruari ia buelta osoa emateko gai dira!! Bai, bai, burua 270º biratzeko gai dira! ikusi bideoa!
Harrigarria eta beharbada beldurgarria, ezta? Baina, zergatik dute burua horrenbeste biratzeko gaitasun hori? Gauez ehizatzen dutenean, hontzak buruari buelta ematen diote, begiak garezurrean finkatuta daudelako, egonkor eta mugitu gabe. Hobetu ikusteko beraz, bere buruari buelta eman behar dio inguruan dagoena ikusi ahal izateko.
Iturria: www.ecoticias.com
Baina, nola lortzen dute burua horrenbeste biratzea, lepotik garunera eta alderantziz doazen odol-hodiak bihurritu gabe?
Badirudi hontzen lepoko ornoetan dagoela sekretua. Ornoen barrutik arteriak eta zainak doaz, baina ornoen barruko espazioa oso handia da, odol-hodi horiek baino 10 aldiz handiagoa! Beraz, nahiz eta ornoa asko biratu odolak ez du arazorik garunera iristeko eta alderantzizko bidea egiteko.
Interesgarria benetan!
Egileak: DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleak
Kontsultatutako iturriak:
- Alonso, A. Universidad Johns Hopkins. (2016, apirilak 6). ¿Cómo pueden los búhos girar tanto su cabeza?. Muy interesante webgunea. https://labur.eus/V3Bxj
- BBC.com (2013). ¿Cómo hace el búho para poder girar su cabeza tanto? https://labur.eus/QNYzA
Utzi erantzuna