Otsailaren 4ean, igandean, Santa Ageda bezpera izanik, kopla kantari ibili ginen ikasleak, irakasleak, gurasoak eta ikasle ohiak. Goizeko 11k inguruan elkartu ginen guztiok Floreagan. Giro ederra genuen eskera irtetzeko, eta hare hobea izan zen aurretik izan genuen hamaiketakoa. Goizeko 11k inguruan elkartu ginen guztiok Floreagan. Makilak prest kalera jaitsi ginen eta herria … [Read more...]
ON BOSKO ASTEA
On Bosko astea ospatzeko hainbat bisita izan ditugu. Hasteko, DBHkoengana gure ikasle ohiak diren Bulego taldeko Xabi Arrieta eta Tomas Lizarazu izan genituen gure artean. Beraien hasiera eta ibilbideari buruz hitz egin ziguten eta beraiekin solasean aritzeko aukera izan genuen. DBHkoekin jarraituz, atzo Ibon Oregiren bisita izan genuen. Ibonek triatloiak egiten zituen eta … [Read more...]
MUNOANDIKO ALTXORRAK EZAGUTZEN
Gaur LH 4koak Munoaundira joan gara. Bidean asko nekatu gara. Iritsitakoan eskularru batzuk eman dizkigute sastrakak jasotzeko. Tontor handi bat egin eta gero, zuhaitz batzuk landatu ditugu atxurra erabilita. Urmaelera gerturatu gara eta zapaburuak ez ezik, basoko igel gorriaren arrautzak ikusi ditugu. A zer errute galanta! Ardagaia ikusi dugu zuhaitz batzuetan eta bi … [Read more...]
DANBORRADA
Urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, azken urte hauetako ohiturari eutsiz eta eguraldia lagun, Floreagako txikienen danbor hotsak entzun ditugu gure eskolako HHko patioan. Haurren artean nabaria izan da urduritasuna, irrika…, baina batez ere ilusioa eta poza. Benetan ondo prestatu dira guraso, aitona-amona eta etxekoei ikuskizun ederra eskaintzeko. Ikusle ugari … [Read more...]












