Gaur LH 4koak Munoaundira joan gara. Bidean asko nekatu gara. Iritsitakoan eskularru batzuk eman dizkigute sastrakak jasotzeko. Tontor handi bat egin eta gero, zuhaitz batzuk landatu ditugu atxurra erabilita. Urmaelera gerturatu gara eta zapaburuak ez ezik, basoko igel gorriaren arrautzak ikusi ditugu. A zer errute galanta! Ardagaia ikusi dugu zuhaitz batzuetan eta bi zizare salbatu ditugu gure gelako lagunek zapaldu aurretik! Azkenik, hamaiketakoa egin dugu, zaborrak batu eta berriro eskolara itzuli gara.
Oso ondo pasatu dugu, agur!
Lara, Joane, Judith eta Marina
Utzi erantzuna