Urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, azken urte hauetako ohiturari eutsiz eta eguraldia lagun, Floreagako txikienen danbor hotsak entzun ditugu gure eskolako HHko patioan. Haurren artean nabaria izan da urduritasuna, irrika…, baina batez ere ilusioa eta poza. Benetan ondo prestatu dira guraso, aitona-amona eta etxekoei ikuskizun ederra eskaintzeko. Ikusle ugari elkartu dira Haur Hezkuntzako
patioan eta nabaria zen guztien emozioa. Zorionak denei!!!
Utzi erantzuna