Irailean, ikasturtearekin batera, jarri genuen berriro martxan Floreagako Bertso errota eta hasiera hasieratik aritu dira ikasleak gogotsu errotarriari eragiten. Hona hemen, errotak izan duen indarraren adierazle modura, datu batzuk: Euskara egunerako, Santa Agedan, Pasahitza jolasean… landutako bertsoez gain ikasturtea amaitzeko bi jaialdi bikain prestatu ditugu: bat, … [Read more...]
BARRIA 2024
Aurten ere Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak Barrian hiru egun pasatzeko aukera izan dugu! Barriara iritsi aurretik, eta Gasteizko Florida parkean hamaiketakoa egin ondoren, Eusko Legebiltzarrean (LH4) eta Arkauten (LH3) egin genituen bisitak. Olarizuko parkeko zelaiak ere ezagutu genituen. Barrian elkar gehiago ezagutzeko, jolasteko, igerilekuan igeri … [Read more...]
ATZEGI
Atzegiren eskutik hitzaldia eta erakusteta izan ditugu ikastetxean. Gureak Azkoitiko tailerra bisitatzeko aukera ere izan dugu. Gipuzkoan adimen desgaitasunarekin bizi diren pertsonen elkartearen eskutik, LH6ko ikasleek, gertutik ezagutu dugu beraien errealitatea. "Ni(k) Zu(k) Bezala"proiektuaren bidez, gizarteko alderdi ezberdinak biltzen dituen eta guztion aukera berdintsauna … [Read more...]
SAGU TXIKI, SAGU MAITE!
Gaurkoan Bego Alabazan ipuin kontalariaren bisita izan dugu eta ikasturtea amaitzeko modu paregabea izan da. HHkook eta LH1-2kook sagutxoen laguntzarekin hiru ipuin dibertigarriz disfrutatu dugu. Gainera, sagutxoek gure laguntza behar izan dute ilargira iristiko, beste animaliei laguntzeko eta itsasontzia bere lekura eramateko. Oso ondo pasa dugu eta Begok esan digun moduan: … [Read more...]



