Atzegiren eskutik hitzaldia eta erakusteta izan ditugu ikastetxean. Gureak Azkoitiko tailerra bisitatzeko aukera ere izan dugu. Gipuzkoan adimen desgaitasunarekin bizi diren pertsonen elkartearen eskutik, LH6ko ikasleek, gertutik ezagutu dugu beraien errealitatea. “Ni(k) Zu(k) Bezala”proiektuaren bidez, gizarteko alderdi ezberdinak biltzen dituen eta guztion aukera berdintsauna bermatzen duten espazioak sortzeko beharraz jabetu gara. Aisialdiak, kirol jarderak, herri-ekintzak, lanak…guztiok ditugun gaitasunetatik bultza daitezke, zailtasuna oztopo bilakatu gabe. Ezberdintasunean, aniztasunean baitago aberastasuna.
Utzi erantzuna