Gaur LH5ekoak Donostiara txangoa izan dugu. Motxilan hamaiketakoa eta bazkaria hartuta, lehenbizi Reale Arenara joan gara. Bertan, Realaren historia eta egunerokotasuna azaltzen dituen bideo bat ikusteko aukera izan dugu, instalakuntzak bisitatu ditugu (aldagelak, prentsa aretoa, zelaia…) eta Txurdinekin jolasean eta berriketan aritu gara. Hamaiketakoa egin dugu gradetan eta … [Read more...]
LH6: Santa Klara uhartea
Eguraldia lagun LH6. mailakoak Azkoititik abiatu eta Donostira joan gara eguna lagun artean pasatzera. Iritsi bezain laster kaian hamaiketakoa egin eta txalupa hartu dugu Santa Klara uhartera joateko. Bertako animali eta landareei buruz pixka bat gehiago ikasteaz gain Cristina Iglesias artistaren Hondalea eskultura bisitatzeko aukera izan dugu. Irla guztia eta bere altxorrak … [Read more...]
LH URRATEGIRA IGOERA
Ohiturak ez direla galdu behar eta ikasturteari hasiera emateko, gurean ohikoa dugun ekintza bati jarraipena eman diogu gaurkoan: Urrategira igoera. Giro lainotsua izan dugu bidelagun, eta aldapan gora herriko txoko eder honetara iritsi bezain laster neke guztiek alde egin dute. Hamaiketako ederra egin, indarberritu eta jolas eta dantza saio ederra egin ondoren, berriro etxera … [Read more...]
ONGI ETORRI 2024-25
Gaur, irailak 10, hasiera eman diogu ikasturte berriari Floreaga Ikastetxean. Ikasleak pozik eta ilusioz beteta itzuli dira, udako oporraldiaren ondoren, berriro elkarrekin ikasteko eta gozatzeko gogoz. Lehen egunean, irakasleek harrera beroa egin diete ikasleei, eta gelan elkartzeak poztasun handia ekarri du. Urte honetan, erronka eta abentura berriak izango ditugu, eta … [Read more...]



