Gaur LH5ekoak Donostiara txangoa izan dugu. Motxilan hamaiketakoa eta bazkaria hartuta, lehenbizi Reale Arenara joan gara. Bertan, Realaren historia eta egunerokotasuna azaltzen dituen bideo bat ikusteko aukera izan dugu, instalakuntzak bisitatu ditugu (aldagelak, prentsa aretoa, zelaia…) eta Txurdinekin jolasean eta berriketan aritu gara. Hamaiketakoa egin dugu gradetan eta kiroldegi batera joan gara jolas batzuk egitera.
Bazkalostean, Chillida Lekura joan gara. Bertan Eduardo Chillidari buruzko gauza asko ikasi ditugu eta eskulturak ikusi ditugu. Autobusa hartu eta Azkoitira itzuli gara.
Egun zoragarria igaro dugu.
Utzi erantzuna