Egun berezia izan dugu gaurkoa, 4 urte eta gero, azkenean, ikasturte amaierako jaialdia egiteko aukera izan dugu. Gaurko honetan pelikulen bihotzetara sartu gara eta abesti ezberdinez disfrutatzeko aukera izan dugu. Haur Eskolako txikienetik hasita DBHko hainbat artisten emanaldiaz gozatu dugu. Baita guraso talde batena ere. Eskertzea bakarrik geratzen zaigu, … [Read more...]
IKASLEAK SORTUTAKO ANTZERKIA
Aurreko astean, DBH 2ko Desberdinkatzekoak beraiek sortutako antzezlana aurkeztu diete LH1 eta 2ko ikasleei On Bosco aretoan. Gaztelaniako ikasgaian sortu dute, 2 eta 3. ebaluaketako proiektua izan da. Obraren izenburua "¿Y si...?" da, protagonistak askotan ahotan hartutako esaldi hasiera baita da, beldurrak edo zalantzak adierazteko era bat. Eta hori da zehazki antzezlanaren … [Read more...]
IBAIALDE
Aste honetan DBH 1ekoek Ibaialde proiektuaren zatirik garrantzitsuena burutu dugu, hau da, datuak ikerketa lekuan bertan jaso. Horretarako, gure ibaiko bi zatiren eta Uxer zein Txalon errekaren uren analisiak egin ditugu eta bertako fauna eta landaretza aztertu. Eta ez hori bakarrik! Aurkitutako hondakinen zerrenda egin eta zaborra jaso dugu, bizikleta bat eta etxeko aulki bat … [Read more...]
LASTERKETA SOLIDARIOA
Gaur arratsaldean lasterkarien arnasa, oinetakoen kadentzia erritmikoa eta animoak nagusi izan dira Floreaga Ikastetxeko goiko patioan. Izan ere, 600 ume inguru, hainbat irakasle eta guraso korrika aritu dira, DISLEGI taldearentzat diru laguntza bat bideratzeko asmoz. Ume bakoitzak berak aukeratutako itzuli kopurua eman dizkio zirkuitoari. Bakoitzaren ekarpen ekonomikoa … [Read more...]












