Lehen egunean, 8:30etan gurasoak agurtu eta Hondarribirantz abiatu ginen ilusio eta gogo izugarriarekin. Eguraldiarekin gure zalantzak genituen lehen egunerako, baina eguraldi zoragarria egin zigun eta aterpetxean maletak utzi ondoren kostatik buelta polita egin genuen Higerreko itsasargitik pasatuz, Talaia bidea jarraituz, Guadaluperaino iritsiz. Han bazkaldu eta indarrak … [Read more...]
KANTU JIRA VI
Maiatzaren 16an, kantuz bete genuen herria. Egunean zehar euria hainbat aldiz saiatu zen gure plana zapuzten, baina azkenean atsedena hartu zuen eta kalera ateratzeko moduan egon ginen. Mokadutxo bat egin eta ahotsak berotu ondoren, kalerik kale ibili ginen. Geure eztarriak astindu genituen, Azkoitia eta azkoitiarrak alaitu nahian. Trikitilari eta panderojoleei esker ere, … [Read more...]
DBH 2 BARTZELONA
DBH 2ko ikasleak Bartzelonan izan dira maiatzaren 8tik 10era. Maiatzaren 8an, goizeko 07:00etan, autobusera igo eta Zaragozarantz abiatu ziren. Han Pilareko Ama Birjina ikusteko aukera izan zuten. Bazkal ondoren, berriro bideari ekin eta arratsaldeko bost eta erdietan Montjuic estadio olinpikoan zeunden. Han Palau Sant Jordi, Calatrabak egindako telekomunikazio … [Read more...]
DBH 3koak Asturiasen
Lehen egunean goizeko 7:00etan autobusa harturik hasi zen gure bidaia. Bidaian zehar geldialdi batekin, iritsi ginen Sella ibaiko jaitsiera egitera kanoetan. Bertan kanoekin 7 km egin genituen barre algarekin eta ingurukoak "pixkat" bustiz. Kanoetan egindako ezfortzu handiaren ondoren, gosez iritsi ginen. Parke batean bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta ilusioz beterik iritsi … [Read more...]



