Maiatzaren 16an, kantuz bete genuen herria. Egunean zehar euria hainbat aldiz saiatu zen gure plana zapuzten, baina azkenean atsedena hartu zuen eta kalera ateratzeko moduan egon ginen.
Mokadutxo bat egin eta ahotsak berotu ondoren, kalerik kale ibili ginen. Geure eztarriak astindu genituen, Azkoitia eta azkoitiarrak alaitu nahian. Trikitilari eta panderojoleei esker ere, alaitasuna izan zen nagusi.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei arratsalde bikaina pasatu baikenuen!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!
Utzi erantzuna