Lehen egunean goizeko 7:00etan autobusa harturik hasi zen gure bidaia. Bidaian zehar geldialdi batekin, iritsi ginen Sella ibaiko jaitsiera egitera kanoetan. Bertan kanoekin 7 km egin genituen barre algarekin eta ingurukoak “pixkat” bustiz. Kanoetan egindako ezfortzu handiaren ondoren, gosez iritsi ginen. Parke batean bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta ilusioz beterik iritsi ginen “Los avellanos” aterpetxera. Bertan paintball eta beste jolas batzuez lagunduz ikaragarri ondo pasatu genuen. Afaldu ondoren, diskotekan dantza pixka bat egin genuen euskal musika asturianoei irakatsiz!
Bigarren egunean, maleta denak prest eta autobusez Lagos de Covadongara bidaia hasi genuen. Bertan gida turistiko baten azalpenaz entzunez pasa genuen goiza. Gosetuta bazkaldu eta bueltako bidaia hasi genuen, Cangas de Onisen geldialdi bat eginez. Azkenik, autobusean kantari Azkoitira iritsi ginen 20:30etan!
Izugarri ondo pasatu genituen bi egun hauek denok batera elkarrekin!
Jone Arrieta eta Leire Garcia
Utzi erantzuna