Gaur arratsaldean lasterkarien arnasa, oinetakoen kadentzia erritmikoa eta animoak nagusi izan dira Floreaga Ikastetxeko goiko patioan. Izan ere, 600 ume inguru, hainbat irakasle eta guraso korrika aritu dira, DISLEGI taldearentzat diru laguntza bat bideratzeko asmoz.
Ume bakoitzak berak aukeratutako itzuli kopurua eman dizkio zirkuitoari. Bakoitzaren ekarpen ekonomikoa tutoreek jasoko dute egun hauetan. Lasterketak ikas-talde edo -gelaka egin dira.
Lasterketa honek bat egiten du Floreaga ikastetxearen heziketa estiloaren alor handi batekin: Solidaritatea landu, proiektu zehatzak babesteko hainbat ekimen sortu eta garatuz. Zorionak!!!
Utzi erantzuna