Aste honetan DBH 1ekoek Ibaialde proiektuaren zatirik garrantzitsuena burutu dugu, hau da, datuak ikerketa lekuan bertan jaso. Horretarako, gure ibaiko bi zatiren eta Uxer zein Txalon errekaren uren analisiak egin ditugu eta bertako fauna eta landaretza aztertu. Eta ez hori bakarrik! Aurkitutako hondakinen zerrenda egin eta zaborra jaso dugu, bizikleta bat eta etxeko aulki bat ere azaldu ziren Txalon errekan!
Orain, jasotako datuak ikastetxean aztertzea tokatzen zaigu gure herriko altxor horien balorazioa egiteko.
Horrelako beroa egiten duen egunetan benetan baloratzen ditugu gure ibai, erreka eta beraien inguruko landaretza. Termoerregulatzaile bikainak dira eta guk hori ikerketa egiten bertan antzeman dugu! Ederki ibili gara ur freskoarekin lanean!
Utzi erantzuna