Aurreko astean, DBH 2ko Desberdinkatzekoak beraiek sortutako antzezlana aurkeztu diete LH1 eta 2ko ikasleei On Bosco aretoan. Gaztelaniako ikasgaian sortu dute, 2 eta 3. ebaluaketako proiektua izan da. Obraren izenburua “¿Y si…?” da, protagonistak askotan ahotan hartutako esaldi hasiera baita da, beldurrak edo zalantzak adierazteko era bat. Eta hori da zehazki antzezlanaren mezua: beldurrei aurre egin. Argazkiekin eta audio desberdinekin egin dute muntaia. Txikiak gustora egon dira, “motxetxo” bat edo besteren esaneta. Guztioi, handiei eta txikiei, antzerkia gehiago ezagutzeko aukera eman digu. Earki, artistak!
Utzi erantzuna