"Heldu zaizkigu Eguberriak, hauek bai egun zoragarriak!" Abestian dioen gisan, "urte guztia egun hauen zain, helduak alai, haurrak ere bai". Oraindik iazko turroia kendu ezinik gabiltzan honetan, gure artean dugu dagoeneko aurtengo Gabon garaia. Hori horrela, eta ohiturei zintzo jarraituz, gaurkoan ere gabon kanta alaiz jantzi ditugu Azkoitiko kaleak. Ahots bakar batean … [Read more...]
GABONETAN KANTARI
Abenduaren 24an DBHko ikasleak, guraso eta irakasleez lagunduta, kantari atera dira. Beste urteetan bezala, gaur ere Balda plazan elkartu gara bederatzi eta erdietan, eta ondoren Santa Klarako komentura hurbildu, han Gabon eguneko kanta saioari ekiteko asmoz. Handik San Jose egoitzara igo gara eta bertako adinekoei abestu diegu, eta eguna kantuan hasteko, eta kantuan ari … [Read more...]
GABON EGUNEAN
EGUN BAKARRA eta EKINTZA UGARI! Floreagako ikasle, irakasle eta gurasoak lan eta lan aritzen dira urtero horrelako egunean. Lan eta lan, eta, gainera, gustura! DBHko ikasleak goizeko bederatziak eta laurdenetan elkartu ziren Balda plazan San Jose egoitzarako bidea hartzeko. Lehenengo geltokia herriko adinduei goiza pixka bat alaitzeko asmoarekin izan zen, handik Santa … [Read more...]











