EGUN BAKARRA eta EKINTZA UGARI!
Floreagako ikasle, irakasle eta gurasoak lan eta lan aritzen dira urtero horrelako egunean. Lan eta lan, eta, gainera, gustura!
DBHko ikasleak goizeko bederatziak eta laurdenetan elkartu ziren Balda plazan San Jose egoitzarako bidea hartzeko. Lehenengo geltokia herriko adinduei goiza pixka bat alaitzeko asmoarekin izan zen, handik Santa Klarako komentura. Hemen ere ez dugu hutsik egiten, ahal dugun ondoen abestu eta segi aurrera! Aurrera bai, baina aurtengoan euriak ere ez zigun gehiegi lagundu; hala ere, gu hortxe kanta eta kanta. Hainbeste abesti eta gero, atsedena eta indar berritzeko unea iritsi zen. Horretarako Aranak, Majek eta Milak prestatutako hamaiketakoa bezalakorik ez dago. Berriro ere MILA ESKER!
Eta berriro ere aurrera! Antzeman zen bai berrindartu ginela! Euriak goitik behera eta gu ere antzera gure kalejirekin kalean gora eta behera.
Eta DBHko ikasleak kantari ari ziren bitartean, LHko ikasleak “Jaiotza eramangarrien lehiaketan” jaun eta jabe! Sari ugari Floreagako ikasleentzat. Pello Bastarrikak, alkateak, eta Jon Juaristi, zinegotziak izan ziren sariak banatu zituztenak. Guraso Elkartekoak ere hor aritu ziren goiz eta arratsaldez mariskada dotore batentzat txartelak saltzen. Irabazlea Juan Migel Aranbarri Atxa izan zen. On dagizula!
Egun borobila!
Hurrengo batean 2011ko Azkoitiko kirolari onenari buruz idatziko dugu.
Argazkiak: Mariola Agirrrezabal eta Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna