Abenduaren 24an DBHko ikasleak, guraso eta irakasleez lagunduta, kantari atera dira.
Beste urteetan bezala, gaur ere Balda plazan elkartu gara bederatzi eta erdietan, eta ondoren Santa Klarako komentura hurbildu, han Gabon eguneko kanta saioari ekiteko asmoz.
Handik San Jose egoitzara igo gara eta bertako adinekoei abestu diegu, eta eguna kantuan hasteko, eta kantuan ari direnak entzunez hasteko aukera izan dute. Han bukatutakoan herrian gora eta behera ibili gara gure kantu eta kalejirekin.
Eta kantari ibili ondoren, Ixkiturri elkartean hamaiketakoa prest zuten gure urteroko sukaldariek. Eskerrik asko Arana, Maje, Mila eta Mailo. Askoz hobeto abestu dugu zuen pintxoak jan ondoren.
Aurten ez hotzik, ez euririk… Gabonetan gaudela esatea ere! Baina hala dira, eta gaurko honek emango die hasiera gure oporrei. Datorren urtean gehiago eta hobeto abestuko dugu!
Eta DBHkoak kantari ari ziren bitartean, LHko ikasleek “Jaiotza eramangarrien” lehiaketan aurkeztu dituzte beraien lanak. Politak benetan!
Argazkiak (DBHkoak kantari): Leyre Ortiz
Argazkiak (Jaiotza): Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna