Lehen egunean, 8:30etan gurasoak agurtu eta Hondarribirantz abiatu ginen ilusio eta gogo izugarriarekin. Eguraldiarekin gure zalantzak genituen lehen egunerako, baina eguraldi zoragarria egin zigun eta aterpetxean maletak utzi ondoren kostatik buelta polita egin genuen Higerreko itsasargitik pasatuz, Talaia bidea jarraituz, Guadaluperaino iritsiz. Han bazkaldu eta indarrak … [Read more...]
GOSARI OSASUNTSUA
HH5 urteko gelan elikagaien gaia lantzen ari gara egun hauetan. Elikadura osasuntsu batek gure bizitzako ongizatean duen garrantziaz jabetzea nahiko genuke. Horretan laguntzeko, gosari osasuntsua izeneko saio berezi bat izan dugu ikastetxeko jangelako Gasca katering enpresaren laguntzaz. Elikagai osasuntsuen onurak azaldu ondoren, gosari eder bat dastatu dugu. … [Read more...]
DBH 3koak Elorrixan
Gaur DBH 3. mailako ikasleok Zumaiko flyschera joan gara goiz pasa. Lehenengo, taldeka jarriz, itsasoko ura analizatu dugu kloro kantitatea eta gazitasuna bezalako beste hainbat parametro aztertuz. Gero, itsasoko fauna ikertu dugu, eta horretarako, harri artean begiratzen ibili gara eta batzuk uretara ere sartu dira animaliak ikusteko. Marea bizia zegoenez, itsasbehera … [Read more...]
GU NEKAZARI!
Azaro, azaro, erein eta itxaro! Halaxe egin genuen eta orain jarritako baratxuri, tipula, zerba, azalore, azenario, porru... bere onenera etorrita ditugu. Hauxe poza zozketan barazkiren bat tokatu bazaizue!!! Patata ere sartu dugu; landarea loreak irekitzen hasten denean, lurpean patatatxoak jateko moduan dituela adierazten ari da eta laster sartuko ditugu baita tomate, piper, … [Read more...]












