Gaur DBH 3. mailako ikasleok Zumaiko flyschera joan gara goiz pasa. Lehenengo, taldeka jarriz, itsasoko ura analizatu dugu kloro kantitatea eta gazitasuna bezalako beste hainbat parametro aztertuz. Gero, itsasoko fauna ikertu dugu, eta horretarako, harri artean begiratzen ibili gara eta batzuk uretara ere sartu dira animaliak ikusteko.
Marea bizia zegoenez, itsasbehera handia izan da eta animalia ugari ikusteko aukera izan dugu; hala nola, karramarroak, itsas trikuak, itsas izarrak eta olagarroak. Pare bat fosil ere aurkitu ditugu, dinosauroen garaiko moluskuenak. Goizari amaiera emateko, Elorrixako merenderora igo gara hamaiketakoa jatera eta denbora libreaz gozatzera. Goiz aparta izan dugu!
Utzi erantzuna