Azaro, azaro, erein eta itxaro! Halaxe egin genuen eta orain jarritako baratxuri, tipula, zerba, azalore, azenario, porru… bere onenera etorrita ditugu. Hauxe poza zozketan barazkiren bat tokatu bazaizue!!!
Patata ere sartu dugu; landarea loreak irekitzen hasten denean, lurpean patatatxoak jateko moduan dituela adierazten ari da eta laster sartuko ditugu baita tomate, piper, kuia… ere. Ezer tokatu ez bazaizue oraindik ez da berandu!!!
Baratzeko fruituetan udaberriko erregina indarrez azaltzen ari da: marrubia!!!
Lan asko egin dute gure haurrek hau guztia posible izateko. Eskerrik asko!!!
Utzi erantzuna