Ikasturte honetan EA21ek eta Pastoral Taldeak elkar lanean eskola baratza proiektua martxan ipini dute. Urkomek eta gure ikastetxeak 'Eskola Baratza' hitzarmena sinatu dute ikasturte honen hasieran baratza modu egokian lantzeko eta beharrezko aholkularitza eta finantzaketa eskaintzeko. Azkoitiko Udaletxearen laguntza ere izan dugu proiektu hau aurrera eramateko. Programa … [Read more...]
KONTSUMO TAILERRAK IKASTETXEAN
Urriaren 8ko astean hainbat kontsumo tailer burutu ditugu LHko ikasleok. Ziklo bakoitzean bi tailer: -LH 1. Zikloan: “Paper birziklatua” eta “Fruta eta barazkien” tailerrak. -LH 2.zikloan: “Berrerabilpena” eta “Lehengaien” tailerrak. -LH 3.zikloan: “Publizitatea” eta “Teknologi berrien” tailerrak. Astearte arratsaldean gurasoak ere parte hartu zuten eskolan egin ziren … [Read more...]
HH5ekoak LOIOLAn
HH 5 urteko haurrak Agenda 21en bitartez Loiolara ibilaldi bat egin dugu. Bertan Igarabideko errota bisitatu eta honek nola funtzionatzen duen erakutsi digute. Ondoren Inguruetxean izan gara eta hemen bi tailer ikusi ditugu: bat zaborrarena eta bestea gure ingurua ezagutzea. Asko ikasi eta gero, dinosauroen txirristetan jolastu, hamarretakoa jan, inguruko baratzak ikusi eta … [Read more...]
TARTA EKOLOGIKOA
Lehengo astean gazta tarta bat egin genuen naturako klasean, baina lana ez zen naturakoa bakarrik, baizik eta agenda 21en barnean egiten dena. Dena astelehenean hasi zen. Klase ordurako elikagaiak eman behar ziren: Limoizko gelatina, 12 gaileta, nata, gazta eta gurina. Astelehenean tarta egin genuen, eta asteazkenean marmelada ipini eta jan. … [Read more...]











