Ikasturte honetan EA21ek eta Pastoral Taldeak elkar lanean eskola baratza proiektua martxan ipini dute.
Urkomek eta gure ikastetxeak ‘Eskola Baratza’ hitzarmena sinatu dute ikasturte honen hasieran baratza modu egokian lantzeko eta beharrezko aholkularitza eta finantzaketa eskaintzeko. Azkoitiko Udaletxearen laguntza ere izan dugu proiektu hau aurrera eramateko.
Programa honen helburuen artean daude nekazal aktibitatearen ezagutza eta errekonozimendua, ekoizpen eredu ekologikoak lantzea eta Eskola Baratza ikastetxeko Hezkuntza eta Curriculum proiektuetan txertatzea. Horrez gain, umeen parte hartzea areagotu nahi dugu beraien adinari egokitutako ardurak bereganatuz.
Proiektu honen protagonistak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak izango dira. Horrez gain, behar denean, DBHko ikasle talde batek lagunduko die.
Proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan.
Aurrerantzean izango duzue gure berri!
Testua: Olatz Zabaleta
Argazkiak: Iñaki Echeverria
Utzi erantzuna