2012-2013 ikasturtean “HONDAKINAK” gaia landu dugu Azkoitia-Azpeitiako ikastetxeak EA21 proiektuaren barne. Maiatzaren 16an udaletxera joan ginen urte osoko lanak zinegotziei azaltzeko. Udalean aurkeztutako powerra ikusi nahi izan ezkero Entzunaldiko ppt azkoitia from olatis Eskolen arteko foroan honako proposamenak adostu genituen bi ikastetxeko … [Read more...]
ESKOLEN ARTEKO FOROA
Apirilaren 25ean Elkargunean elkartu ginen Xabier Munibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako LH eta DBHko eko ordezkariak. Ikastetxean urtean zehar egin genituen ekintzak azaldu ondoren, udaletxera eramango ditugun proposamenak adostu genituen. Bertan aukeratu ziren argazki lehiaketako irabazleak, Floreaga ikastetxeko bi talde izan ziren sarituak, DBH 2.B maila eta LH 1.B … [Read more...]
JOLAS-ORDUAN, FRUTARI KOSK
Gure ikastetxeko LH 1.ziklokoak, maiatzaren 13an, “JOLAS ORDUAN, FRUTARI KOSK” kanpainan parte hartu dute. Keinu txiki bat baizik ez da izan, azken helburua lortzeko bidean, hau da, gure seme-alabek ohitura osasungarriak bereganatzea. Egunero, bost fruta edo barazki pieza jaten ohitu behar lukete. BA AL ZENEKIEN… …FRUTA EKOLOGIKOA ONA DELA? Fruta ekologikoa … [Read more...]
LH 5 URA AZTERTZEN
Ostirala goiza, LH 5 . mailakoak ura nola garbitzen den aztertzen pasa genuen. Lehendabizi Nuarbeko Ibai Eder urtegira joan ginen. Han ura nola hartzen duten eta ur horrekin zer egiten duten ikasi genuen. Urtegiko paretaren barrutik pasa eta eskailera mordoxka bat igo ondoren, Oñatzeko Ibai Eder araztegira jaitsi ginen. Araztegi honetan ikusi genuen urtegitik datorren ura … [Read more...]












