2010eko abenduaren 13an, Gasteizen, 2009-2010 ikasturteko Eskolako Agenda 21 programaren barruan, Eskola Jasangarria Ziurtagiria jaso dugu. Bilera Isabel Celaá andreak zuzendu zuen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuak. Harekin batera zen Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburua. Eskolaren izenean, Koldo Gurrutxagak, … [Read more...]
LH5ekoak OÑATIN
Urriaren 15ean LH 5.mailakoak Arantzazu aldera abiatu ginen. Lehendabizi Oñatin geratu ginen, bertako monitoreak hartu eta Arantzazura igo ginen. Hamarretakoa jan ondoren hiru talde egin genituen eta monitore banarekin mendi buelta eder bat egiten hasi ginen. Hotza zegoen baina bidean erakutsi zizkiguten gauzekin berotu ginen. Ibilbidea amaitzear zegoela kobazulo batean … [Read more...]
LH 3 eta 4 PASAIAN
Motxilak ilusioz beterik genituela abiatu ginen Pasaia aldera. Tarteka goranzko begiradatxoak botatzen genituen euria inork gonbidatu gabeko bisitaria izango ote genuen beldurrez, baina oraingoan behintzat ez agertzea erabaki zuen. Eguraldia lagun, Pasai San Pedroko porturaino iritsi ginen. Han bi taldetan banatu eta batzuk herrian zehar ibilalditxoa egin zuten bitartean … [Read more...]
LH 6 PAGOETA
Pagoetako irteera oso dibertigarria izan da eta gainera jolasen bidez asko ikasteko aukera izan dugu ibilaldian zehar. Animalia eta landare mota pila bat ezagutu ditugu, baita berauen artean galtzear daudenak ere. Iturrarain baserriko atarian bazkaldu dugu eta bertako parkean jolasean ibili ondoren baserrira sartu gara. Bertan zenbait animalien aztarnak aztertzeko aukera izan … [Read more...]












