Gure etxean zenbat zapore, umore, kolore… Denok koadro bat marrazten dugu aski dotore. Ezberdinak gara guztiok baina guztien batura da emaitza aberatsa. Zergatik? Ondo baitakigu elkar maitatzen, zaintzen eta gozatzen. Emozioak nagusi ikasturte amaierako jaialdian eta urte guztiko lanaren emaitza zoragarria Floreaga familia guztia bat eginik. Euskara bihotzean, haur … [Read more...]
DBH 4 AGURRA
Ikasturtearen azken egunean ohituratzat dugu antzokian elkartu eta DBH 4. mailako agurra ospatzeko. Aurtengo aurkezleak, Naroa Aranguren eta Iker Etxeberria izan dira. Goizeko 11:30tan hasi da saioa eta lehenengo hitzak David Villahozen izan dira. Azken ikasturtea izan da gure artean, eta gutun baten bidez, ikastetxean igarotako urteak azaldu dizkigu. Jarraian, … [Read more...]
HURRENGO URTEKO IRAKASLEAK EZAGUTZEN
Handitzen handitzen, hasi gara handitzen, txikiak izanik, HH5eko lagun taldea. Ez adiorik HHn orain arte gure familia izan direnei, gero arte: datorren ikasturtean joango gara zuei bisitak egitera. Baina orain gure bidea jarraitu, aurrera begiratu eta gure bizitza eraikitzen jarraitu behar dugu. LHko bidea hasi dugu jada, ezagutu ditugu datorren ikasturteko irakasleak, … [Read more...]
ORIOKO GURE ABENTURAK
Ikasturteko azken txanpan gaude eta urtero bezala gure gelakideekin egun ahaztezinak pasatzeko aukera. Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara. Ekintza ezberdinak egin ditugu eta oso ondo pasa dugu. Lehenengo egunean igerilekuan ibili ginen eta gero... paseotxo bat. Gauean prestatuta genituen antzerki eta dantzak egin genituen. … [Read more...]












