Ikasturtearen azken egunean ohituratzat dugu antzokian elkartu eta DBH 4. mailako agurra ospatzeko. Aurtengo aurkezleak, Naroa Aranguren eta Iker Etxeberria izan dira.
Goizeko 11:30tan hasi da saioa eta lehenengo hitzak David Villahozen izan dira. Azken ikasturtea izan da gure artean, eta gutun baten bidez, ikastetxean igarotako urteak azaldu dizkigu.
Jarraian, Itziar Joaristiren erretiroa dela eta, Naia Arrizabalagak bertso bat abestu dio.
Eta azkenik bideoen atalera iritsi gara. Ohitura den bezala igarotako urte guztiak laburtzen duten Elkarrekin bideoa, beraiek antzezturiko Komerixek bideoa eta 2018-2019 Ikasturtea bideoa ikusi ahal ditugu. Benetan lan bikaina egin dute.
Opor zoriontzuak guztioi!
Utzi erantzuna