Handitzen handitzen, hasi gara handitzen, txikiak izanik, HH5eko lagun taldea. Ez adiorik HHn orain arte gure familia izan direnei, gero arte: datorren ikasturtean joango gara zuei bisitak egitera. Baina orain gure bidea jarraitu, aurrera begiratu eta gure bizitza eraikitzen jarraitu behar dugu. LHko bidea hasi dugu jada, ezagutu ditugu datorren ikasturteko irakasleak, ondorengo pausuak ematen bidelagun izango ditugunak eta pozez ezagutu ditugu, eraikin haundiko txoko eta gelak. Haundia, denak dirudi handia eta liluraz ikertu ditugu bazter eta zirrikitu guztiak.Noski, gu ere handitzen goaz eta!
Bihotz- balore eta nortasun sendoetan hezten, gutako bakoitzaren bizi sentzua bilatzen eta zabaltasunean oinarritutako ikuspegia lantzen, gurekin zaudeten guraso eta irakasleei esker eta denok batera egingo ditugu, datozkigun pausutxoak arinago. Denok batera, banaka eta elkarrekin, poliki baina pauso sendoz eraikiko dugu etorkizunerako ibilibidea.
Utzi erantzuna