Itzuli gara hiru egunez Zuhatzako uhartean ibili ostean. Astelehenean Ulibarri-Ganboako urtegirantz abiatu ginen. Bertan, zain geneukan Zuhatzako uhartera eramango ginduen itsasontzia. Hiru egun pasa ditugu bertan. Ur-kirolak egiteko aukera izan dugu: windsurfa, optimist, pedaloak, arrauna eta piraguismoa egin ditugu. Esperientzia bikaina izan da hauek probatzea. Gainera, … [Gehiago irakurri...]
Artxiboak maiatza 2024
FAMILIEN FESTA
Maiatzaren 25ean Familien Festa zoragarria ospatu genuen Floreaga Ikastetxean. Patio berdean mahaiak eta aulkiak prest zeuden bezperatik. Goizean goiz hasi ziren Gurasoen Batzordeko kideak sukalde lanetan. Bazkaritarako paella zoragarria eman ziguten han bildu ginen 210 inguru lagunentzat. Goiko patioan eta frontoian puzgarriak izan genituen, Sanz taldearekin. Puzgarri … [Gehiago irakurri...]
MARIA LAGUNTZAILEAREN FESTA 2024
Gaur egun berezia izan dugu ikastetxean, Maria Laguntzailearen festa ospatu dugu. Aspaldiko partez denok elkartu gara eta ekintza desberdinak egin ditugu: jolasak, pintxo lehiaketak, ginkanak, txapelketak… Horrenbeste ekintza gero, indarrak berreskuratzeko, fruta mordo bat jateko aukera izan dugu. Oso egun polita pasatu dugu, txiki eta handi, guztiok elkarrekin jolastuz eta … [Gehiago irakurri...]
DBH 1 HONDARRIBI
Lehen egunean, 8:30etan gurasoak agurtu eta Hondarribirantz abiatu ginen ilusio eta gogo izugarriarekin. Eguraldiarekin gure zalantzak genituen lehen egunerako, baina eguraldi zoragarria egin zigun eta aterpetxean maletak utzi ondoren kostatik buelta polita egin genuen Higerreko itsasargitik pasatuz, Talaia bidea jarraituz, Guadaluperaino iritsiz. Han bazkaldu eta indarrak … [Gehiago irakurri...]