Itzuli gara hiru egunez Zuhatzako uhartean ibili ostean. Astelehenean Ulibarri-Ganboako urtegirantz abiatu ginen. Bertan, zain geneukan Zuhatzako uhartera eramango ginduen itsasontzia.
Hiru egun pasa ditugu bertan. Ur-kirolak egiteko aukera izan dugu: windsurfa, optimist, pedaloak, arrauna eta piraguismoa egin ditugu. Esperientzia bikaina izan da hauek probatzea.
Gainera, elkar gehiago ezagutzeko aukera izan dugu eta lagun giroa familia girora pasatuz, primeran pasatu dugu.
Utzi erantzuna