Lehenik eta behin Floreagako Ikastetxeko Solidaritate Taldeak eskerrak eman nahi dizkizue Gazteak eta Garapena (Jóvenes y Desarrollo) taldearen ekintzetan ematen duzuen laguntza handiarengatik.
Urriaren 28an, larunbatean, “Solidaritate Pintxo eta Bigarren Eskuko denda” eguna egingo dugu Kontzejupean. Alai Batzak umeentzat jolasak antolatuko ditu herriko plazan.
Pintxoen eta bigarren eskuko dendako salmentan lortzen den diru guztia Beningo Cotonouko kaleko umeen alde Salestarrek dituzten proiektuei bidaliko diegu.
Hona hemen zuei, Azkoitiko laguntzaile guztiei, eskatu nahi dizuegun LAGUNTZA:
Zeuek etxean prestatutako pintxo, tortila, bizkotxo, postre eta antzekoak 28an bertan Kontzejupera ekartzea, goizeko 9:30 eta 10:30 artean.
Gainera, Bigarren Eskuko Dendarako gauzak ekar ditzakezue Floreagara urriaren 24ra arte. Beste laguntzarik eman nahi badiguzue ere, ongi etorria izango da.
Azkoitiko elkarte edo “soziedade”, harakin, okin eta tabernariei ere egin diegu gure eskaria. Besterik gabe, denoi aurrez eskerrak emanez, adeitasunez,
Solidaritate Taldeko kideok.
Utzi erantzuna