Urtero, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen da. Nazio Batuen hitzordu nagusietako bat da, mundu osoan ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko helburua duen gertaera.
Aurten, plastikoek eragindako kutsadurari aurre egiteko irtenbideetan jarri nahi da arreta. NBEko Ingurumen Programak dio, munduak 400 milioi tona plastiko baino gehiago ekoizten dituela urtero, “horietatik erdia erabilera bakarra izateko diseinatuta dago”. Kalkulatzen da 19 eta 23 milioi tona plastiko aintzira, ibai eta itsasoetan amaitzen direla. Dagoeneko jaten ditugun elikagai askotan, edaten dugun uran eta baita arnasten dugun airean ere aurkitzen ditugu mikroplastikoak.
Baina albiste onak ere baditugu!. Zientziari esker aurrerapauso handiak ematen ari dira arazo honi konponbideak emateko.
Utzi erantzuna