Nahiz eta ezagunena eztiaren erlea izan, erle basati mota asko daude (Espainian 1.000 espezie ezberdin baino gehiago).
Erle mota gehienak bakarrik bizi dira eta garrantzitsuak dira landareak polinizatzeko eta ugaltzeko, non beraien laguntzaz fruta-, barazki- eta hazi-barietate handia lortzen den. Gainera ez ditzagun ahaztu beraiek sortzen dituzten eztia, argizaria eta antzerako produktu gozo eta elikagarriak.
Duela urte batzuetatik hona, espezie horietako asko desagertzen ari dira hainbat faktoreren ondorioz: basoak eta belardiak monolaborantza eta hiri bihurtzen ari direlako, laboreen ekoizpenean erleak intoxikatzen dituzten pestizidak erabiltzen direlako, tenperaturen gorakadaren eraginez…
2023ko Erleen Nazioarteko Eguneko lema zera da: ”Erleekiko konpromisoa: polinizatzaileak errespetatzen dituen nekazaritza-ekoizpen baten alde”.
Horregatik, dei egiten dugu nekazaritzako ekoizpen arduratsua eta erleen aldekoa bultzatzeko.
Erleen alde asko egin dezakegu
Lehenik eta behin, eremu naturalak babestu edo leheneratu, landare autoktonoak erabiliz eta espezie inbaditzaileak edo monolaborantzak kenduz. Era berean, gure baratzeetan pestiziden erabilera murriztu edo ezabatu eta nekazaritza ekologikoa bultzatu. Tenperaturaren igoerari dagokionez, CO2 isurien murrizketa erleek ez ezik planeta osoak ere eskertuko du.
Ikusi ondorengo bideoa:
Utzi erantzuna