Argiaren nazioarteko eguna, maiatzaren 16an, ospatzen da 2018tik.
Theodore Maiman-ek 1960an munduko lehen laserra erabili zuen egunaren urteurrenean, hain zuzen.
Argia eta hura menperatzeko moduek beti liluratu gaituzte. Gizakiak sua pizten ikastea une iraultzailetzat hartzen dugu; ez bakarrik berotasuna emateko eta elikagaiak prestatzeko era berriak ekarri zizkigulako, aurkikuntza horren
ondorioz gizakiak ere argia sortzeko modua asmatu zuelako baizik. Historiaurrean su hori piztea historiako lehen esperimentu optikotzat har genezake, eta sua piztearekin batera, fotonika deritzogun zientzian abiatu ziren gure ahaideak. Harrezkeroztik, argiaren espektro osoa erabiltzeko gai bihurtu gara (hasi X izpi eta ultramoretik, eta infragorri eta mikrouhinetara), eta argian oinarritutako teknologiek izugarri eraldatu dute gure eguneroko bizitza, argia
ikertzen duen arlo zientifikoan (optikan eta fotonikan) garatu diren aurrerapenei esker.
Argiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, guztiok egin dezakegu geure ekarpena. Aprobetxatu egun hau argiaren erabilera zaintzen, boloratzen eta arrazionalizatzen hasteko, hórrela askoz persona gehiagorengana iritsiko baita.Gure esku dago mundo jasangarriagoa izatea.
Utzi erantzuna