Bihar, apirilak 22, Ama Lurraren Nazioarteko eguna ospatzen da. 2009an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ebazpen bat hartu zuen, eta haren bidez apirilaren 22a Ama Lurraren Nazioarteko Eguna izendatu zen.
Lurra eta bertako ekosistemak gure etxea dira, baita beste espezie askorena ere, bizirik irauteko behar-beharrezkoak direnak, ekosistemak Lurreko biziaren oinarria baitira. Lurraren osasuna, neurri handi batean, gure ekintzen mende dago, beraz, garrantzitsua da gure ingurunea ezagutzea, biodibertsitatea babestea eta zientzia-komunitateari laguntzea bere ikerketa- eta kontserbazio-lanetan, gure ingurunea nola zaindu eta errespetatu behar dugun jakin ahal izateko.
Zer egin dezakegu laguntzen hasteko? Hona hemen aholku batzuk:
- Zuretzako izango diren elikagaiak landatu.
- Zuhaitzak landatu.
- Ura aurreztu.
- Zaborrak sailkatu
- Berrerabili ahal duzun guztia.
- Naturarekin konektatu (zaindu, baloratu, errespetatu…)
Pertsona askoren ekintza txikiek emaitza handi bat ekar dezakete!
Utzi erantzuna