2013 urteaz geroztik, martxoaren 3an Naturaren Munduko Eguna edo Basa Bizitzaren Eguna ospatzen da.
NBEk adierazitakoaren arabera, egun honek naturaren balioaz eta haren parte den guztiaz konzientziatu nahi du, baita naturari eragiten dioten egungo arazoez ere
Munduko Natura Eguna gizartea gaur egun dugun baso eta itsas bizitzaren aniztasun ikaragarriaren inguruan konzientziatzea helburu duen ekitaldia da.
Basoek berebiziko garrantzia dute Lurreko bizitzari eusteko, eta funtsazko zaregina betetzen dute clima aldaketaren aurkako borrokan.
Aurten, 2023an, Gaia hau izango da:
BASOAK ETA BIZIBIDEAK: HERRIEN ETA PLANETAREN JASANGARRITASUNA.
Zer arrisku ditu Naturak gaur egun? Gaur egun, inoiz ikusi gabeko egoera baten aurrean gaude, espezieen desagertze tasa batez besteko historikoa baino mila aldiz handiago baita. Horregatik, gizakiok naturan egiten ditugun ekintzen ondorio negatiboek markatuko dute aldi hau.
Asko dira, baina hauek dira larrienak: clima aldaketa, berotze globalak sortutakoa; plastikoak eragindako kutsadura eta suteak.
Zer egin dezakegu laguntzeko?
Kontsumoa murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea dira ingurumena zaintzeko eta klima aldaketaren ondorio katastrofikoak saiesteko gakoak, jasangarriak ez diren kontsumo-ohiturek bultzatuta gure planetako baliabide naturalak higatzen eta basa-bizitzarako kaltegarriak diren substantziekin kutsatzen ari direlako.
Naturarekin dugun harremana aldatu egin behar dugu eta horretarako elkarrekin egin behar dugu lan
Ba al zenekien:
50.000 animalia eta landare espezie basati inguruk mundo osoko milaka pertsonen beharrak asetzen dituztela
5 pertsonetatik 1 basa-espezieen mende dagoela elikagaiak lortzeko edo diru-sarrerak sortzeko. Edo 3tik 1 egurraren mende dagoela janaria prestatzeko?.
Utzi erantzuna