1993an Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarri zuen eta harrezkero, martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzen da; elementu likido hori kontserbatzearen eta munduko biztanle guztiengana baldintza egokietan iristea bermatzearen garrantzia gogoraraztea helburu duen eguna.
Aurtengo leloa “Uraren garrantzia” da. Ura ezinbesteko baliabidea da eta gero eta urriagoa denez, eraginkortasunez aprobetxatu eta arduraz kontsumitu behar dugu.
Agenda 2030en barruan, munduko biztanle guztiek edateko ura izatea bermatu nahi da. Gaur egun oso urrun gaude helburu hori lortzetik, izan ere, 2.200 milioi pertsona inguruk ezin baitute ura eskuratu. Horregatik, eguneroko keinu iraunkorren bidez kontzientziarako eta konpromisorako deia egiten dugu.
Ikusi ondorengo bideoa:
Utzi erantzuna