Gaur, otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzen da, herritarrak naturguneek duten garrantziaz eta horiek zaindu eta errespetatzearen beharraz kontzientziatzeko eguna.
Ramsarreko hitzarmena
Hezeguneei buruzko Hitzarmena Iraneko Ramsar hirian sortu zen, 1971eko otsailaren 2an, eta arlo horretako kontserbazio-politikak koordinatzeaz eta bultzatzeaz arduratzen da nazioartean.
Hitzarmen honen lorpen handienetako bat, nazioartean garrantzizko hezeguneen zerrenda sortzea izan da. Zerrenda hau 169 herrialdeetako 2.224 hezegunez dago osatua eta guztira 214.326.438 hektareazko azalera osatzen du (2016ko urtarrila).
Nazioarteko hezegune garrantzitsuenen zerrendan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei hezegune ageri dira: Urdaibai, Txingudi, Laguardiako aintzirak, Ullibarri-Ganboa urtegiko adarrak, Añanako gatzagak, Caicedo Susoko eta Salburuko aintzirak. Guztien artean, 1.734 hektareako azalera betetzen dute, eta lurraldeko azalera osoaren % 0.23 inguru hartzen dute.
Natura 2000-Euskadiko naturguneak. BARNEALDEKO HEZEGUNEAK:
Hezegune degradatuak suspertzea eta berreskuratzea
Urtero gai nagusi bat aukeratzen da efemeride hori ospatzeko. 2023rako lema ondorengoa da: “Hezegune degradatuak suspertzea eta berreskuratzea”. Honen bidez, hezeguneak babestu eta berreskuratzearen garrantzia ikusarazi nahi da, naturgune horiek planetari etekinak ematen jarrai dezaten.
https://www.worldwetlandsday.org/es/
Onura garrantzitsuenetako bat, Lurrean bizi diren animalia- eta landare espezie guztien %40 baino gehiagoren habitata osatzen dutela da. Bestalde, aldaketa klimatikoaren alternatiba naturala dira, izan ere, hezegune mota batzuk Lurreko karbono hustubide natural eraginkorrenak kontsideratzen dira.
Utzi erantzuna