Basoko gynkana
Urtero bezala, abenduak 22an, EA2030 eguna ospatuz basora irteera egin dugu DBHko ikasleok. Batzuk Aitza inguruan pasa dugu goiza eta besteok Lertxundi baserriko basoan. Guztiok DBH 4ko ikasleek antolatutako gynkana egiten aritu gara buru-belarri. Gaurkoan beraiek izan dira gu gidatu gaituzten artzainak eta proba ederrak prestatu dizkigute: sendabelar, liken, perretxiko… aurkitzea, txintxarri soinuarekin ardi galdua bilatzea, enbor zein animalien arrastoak kalkatzea… Guretzako hamaiketako txiki bat ere topatu behar izan dugu!
Urtea amaitzeko modu paregabea izan da, hurrengoaren zain gelditu gara!
Utzi erantzuna