Basoko gynkana Urtero bezala, abenduak 22an, EA2030 eguna ospatuz basora irteera egin dugu DBHko ikasleok. Batzuk Aitza inguruan pasa dugu goiza eta besteok Lertxundi baserriko basoan. Guztiok DBH 4ko ikasleek antolatutako gynkana egiten aritu gara buru-belarri. Gaurkoan beraiek izan dira gu gidatu gaituzten artzainak eta proba ederrak prestatu dizkigute: sendabelar, liken, … [Read more...]
BASO ETA LARREETAKO ALTXORRAK
Aurten ere, Eskolako Agenda 2030etik, basoko eta larreko altxorrak aurkitzera joan gara, naturak ematen dizkigun inguru ederrez gozatzera. Hainbat ekintza eginez, goiz polita pasa dugu! Gabon jasangarri zoriontsuak eta Urte Berri On guztioi EA2030eko taldekieen partez! … [Read more...]
BERTAKO BASOA BIZIBERRITZEN
Pandemia dela eta ezarritako neurrien ondorioz, askok hartu dugu denbora librea mendian pasatzeko ohitura. Baina jartzen al dugu arreta inguruan ditugun landareetan? Ezagutzen al ditugu etxetik pauso batera ditugun zuhaitzak? Helburu horiek lantzeko asmotan hasi gara BASOAK ERNATZEN proiektuarekin. Haritzaren ezkurretik abiatuz, bertako basoa biziberritzen lagundu nahi dugu. … [Read more...]