Kaixo denoi!
Ba al dakizue azaroaren 20tik 27ra zer ospatzen da? Plastikorik gabeko astea ospatuko da Europa mailan. Hondakinak murrizteko egiten den kontzientziazio kanpainarik handiena da, hori dela eta komendatzen dizuegu hamaiketakoa plastikorik gabeko bilgarria batean ekartzea. Honez gain, ohitura aldaketak etxean hasten direla ezin dugu ahaztu, beraz, hona hemen hondakinak murrizteko egin daitezken keinu txiki batzuk:
- Etxerako erosten ditugun produktuak ontziratu gabe erosi, soltean. Etxeko pote batetan gordeko dugu.
- Hamaiketakoa biltzeko aluminiozko papera eta filma erabili beharrean tuperra edo Boc’n Rolla (Porta Bokata) erabili. Etxera eraman eta berrerabili ahal izango da.
- Eguneroko edaria ekartzeko termoak edo kantinplorak erabili. Etxerako erosten ditugun edariak botila handitan erosten baditugu ere hobe.
Ikusi hurrengo bideoa!!
Utzi erantzuna