Apirilaren 22an, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Data horrek hainbat ingurumen-arazori buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Aldaketa txiki (handi) batzuk proposatzen dizkigute, gure planetaren egoera hobetzen lagunduko dutenak:
- Ez erabili plastikorik, poltsak eta oihalezko zakutxo baizik .
- Saia zaitez produktu berrerabilgarriak erabiltzen.
- Aprobetxa ezazu ahalik eta gehien argi naturala.
- Birziklatu ahal duzun guztia. Edozein gauza bota aurretik (arropa, jostailuak, liburuak), egiaztatu ea bigarren bizitzarik izan dezaken.
- Bistakoa dirudien arren, itzali argiak behar ez dituzunean. Askotan, nahi gabe, argi asko uzten ditugu piztuta.
- Erabili garraio publikoa edo bizikleta. Airearen kutsaduraren zati handi bat ibilgailu motordunetatik dator.
Utzi erantzuna